2008/03/11

EUSKAL ASTEAN GOZATU EGIN DUGU.

Aurtengo Euskal Astean oso ekintza politak izan ditugu.
Astelehenean, bertsolariak etorri ziren eskolara eta oso bertso bitxiak eta barregarriak bota zizkiguten.
Asteartean, gure 6. mailako ikaskideek, beraiek prestatutako antzerkia eskaini ziguten. Lan bikaina egin dute kurtsoan zehar, benetan, eta azkenean, emanaldia oso polita eta dibertigarria izan da (munstroak, deabrua, mamuak, ... eta guzti).
Ostegunean, eskolako gimnasioan bildu ginen "Ino, ino, Bonbardino" izeneko emanaldia ikusteko. Polita, benetan!
Eta azkenik, ostiralean, astean zehar "Ikilmilikiliklik" euskal mitologiari buruz proposatutako galderei erantzun ondoren, eskolako gimnasioan batu ginen sariak jasotzeko. A! Eta zer zorte izan dugun aurten!, Isuskok sari bat jaso du. Zorionak, Isusko!!

Dena oso ondo antolatuta egon da eta asko gozatu dugu. Trimestrearen amaiera atseginagoa ezin da eskatu, ez?

No hay comentarios: