2009/10/27

LURRASKA 2009

LURRASKA, urriaren 5tik-7ra

Aurten ere, iaz bezala, 2. Zikloko umeak Lurraskan egon gara.
Leku ederra da Lurraska, eta bertan, natura eta ingurune polita gozatzeko aukera izan dugu. Gainera, tailerrak egiten oso ondo pasatu dugu eta gauza pilo ikasi dugu. Baserriko animaliekin ere asko gozatu dugu, ondo zaintzen eta janaria ematen. Basora ere joan gara fruituak, loreak, hostoak... biltzera eta zomorroak ikertzera.
Gauean, diskotekara joan gara eta pozaren pozez dantza eta saltoka ibili gara.
Ikusten duzuenez, oso ondo pasatu dugu Lurraskan. Gainera, oso eguraldi polita izan dugu aurten.

video

2009/10/24

CARRERA DE PALABRAS ¡QUÉ DIVERTIDO!


TEST DE COMPRENSIÓN LECTORA


Céntrate y lee con mucha atención y lo más rápido que puedas. Después deberás contestar unas preguntas, y tienes un tiempo limitado.
¡ÁNIMO! A ver cómo se te da.

¿QUIERES CONOCER A NUESTROS DUENDECILLOS?

Han llegado a nuestra clase unos duendes maravillosos que nos llenan la vida de color y alegria, son los "DUENDECILLOS DEL ARCO IRIS", y nosotros los hemos dibujado y pintado para que tú tambien los conozcas.
Así los hemos imaginado. ¿Te gustan?

2009/05/31

KUETOKO XV. ESKU-LAN AZOKA

Aurreko ostegunean, maiatzaren 28an, Eskolako XV. ESKU-LAN AZOKA (AZOKA TXIKIA) ospatu genuen.
Aurtengo produktuak, pankartak eta iragarkiak oso politak ziren (beti bezala), eta oso salmahai erakargarriak jarri genituen.
Eguraldia ere gure alde egon zen eta arratsalde ederra izan genuen. Asko gozatu genuen guztiok, ikasleak, irakasleak, familiak... Dena saldu genuen eta, aurreko urteetan bezala, lortutako dirua behar dutenen artean banatuko dugu.

Poster honetan daukazue AZOKA prestatzen hasi ginenetik ospatu arte egin ditugun ekintza guztiak. Dena ikusteko leku guztietan klikatu, beldurrik gabe.

2009/05/17

EUSKAL HERRIKO FLORA

Zuhaitz baten historia deitutako ipuina irakurri dugu eta bere peotagonistak, zuhaitzak, gauza pilo irakatsi digu.
Azkenean, lagunak egin gara eta hobeto ezagutzeko, Euskal Herriko flora aztertu dugu.
Hona hemen Laienek ikertutako zuhaitzak.

POLIGONOAK


ZENBAKI ERROMATARRAK EZAGUTZEN

Zenbaki erromatarrak lantzen egon gara eta asko gustatu zaizkigu.

Orain, ez ahazteko eta dibertitzen jarraitzeko....

JOLASTERA!!!

Klikatu irudian.

2009/05/09

RECETAS DE COCINA

Con nuestros amigos Sócrates, Cleo y Ulises hemos aprendido a hacer recetas de cocina. Sócrates nos ha enseñado las propiedades que tienen los frutos secos, y nosotros hemos recopilado algunas recetas realizadas con estos frutos tan sabrosos y nutritivos.
Animaos a comer frutos secos, solos o formando parte de suculentos postres, como estos que os proponemos a continuación.

2009/04/26

LA FÁBRICA DEL PAN

Aquí tenemos otra nueva aventura de nuestros queridos amigos y amigas con los que tantas cosas hemos aprendido ya.
En esta ocasión, nos enseñan a hacer pan. Sócrates nos cuenta todo el proceso, desde la planta hasta el horno. ¡QUË RICO!!!

video

2009/04/17

GERO ETA ARINAGO

Hemen daukazun jokoa buru-kalkulua lantzeko da. Helburuko zenbakia lortu behar duzu batuketaren bidez. Horretarako, gehitu behar dituzun zenbakiak daukaten dadoak klikatu.
Gainera, errekorrak gordetzen duenez, hobetu dugn ala ez jakin dezakegu.



2009/04/10

ONCE Lehiaketaren TXAPELDUNAK

Aurten ere ONCE lehiaketan “El braille, leer y escribir es poder vivir en igualdad” parte hartu dugu.
XXV deialdiaren proposamena zera izan da: Itsuentzako BRILLE sitsemak duen garrantzia kartel batean irudikatzea.
Urtero bezala, gogoz diseinatu eta moldatu genituen gure lanak. Lehenengoz, CDa ikusi genuen eta denon artean komentatu genuen. Gero, lanari ekin genion. Eta.... gure gelako talde bat (ARGIA) Bizkaiko txapelduna izan da A kategorian.


2009/03/28

FORU JAUREGIA

Martxoaren 27an, 4. Mailako ikasle eta andereñoak Bizkaiko Aldundiaren Jauregia ikustera joan ginen. Goiz iritsi ginenez, lehenago Foru Liburutegia ikusi genuen, kanpotik. Oso gauza bitxia iruditu zitzaigun, beiratez beterik dago eta liburuak kaletik ikusten dira-eta. Gero, Foru Jauregian sartu ginen eta bertan, neska batek areto batzuk erakutsi zizkigun eta erretratuak, pinturak, freskoak, beirateriak... azaldu zizkigun. Honela, gure Lurralde Historikoaren historia hobeto ikasi eta ulertu genuen. Amaieran, eta oso ondo portatu ginenez, opari bana eman ziguten.
Handik ateratzean, eta eguraldi ona egiten zuenez, Guggenheim museo aldera joan ginen umeen jolasetara. Han ere, oso ondo pasatu genuen. Azkenik, autobusara igo eta Sestaora bueltatu ginen.

video

2009/03/16

AGENDA 21: GURE KONPROMISOA

Aurten, gure gelako ikasleok ura aurrezteko konpromisoa hartu dugu.


Martxoaren 23an, "URAREN EGUNA" ospatuko dugu herrian, eta kaleetan zehar martxa bat egingo dugu gure konpromisoak erakusten. Hona hemen geurea. Gustatzen al zaizue?

2009/03/08

MUNDUKO MAPAK


GURE GEOGRAFIA EZAGUTU



Ea dakizun autonomia bakoitzaren izena, hiriburua eta non dagoen kokatuta. AURRERA!!

Gero, beste mapak ikusi eta ikertu gehiago ikasteko.

2009/02/28

EUSKAL HERRIA

Gure autonomia aztertzen ari gara: kokapena, mugak, lurralde historikoak, biztanleria, ekonomia, kultura, gastronomia...