2009/03/28

FORU JAUREGIA

Martxoaren 27an, 4. Mailako ikasle eta andereñoak Bizkaiko Aldundiaren Jauregia ikustera joan ginen. Goiz iritsi ginenez, lehenago Foru Liburutegia ikusi genuen, kanpotik. Oso gauza bitxia iruditu zitzaigun, beiratez beterik dago eta liburuak kaletik ikusten dira-eta. Gero, Foru Jauregian sartu ginen eta bertan, neska batek areto batzuk erakutsi zizkigun eta erretratuak, pinturak, freskoak, beirateriak... azaldu zizkigun. Honela, gure Lurralde Historikoaren historia hobeto ikasi eta ulertu genuen. Amaieran, eta oso ondo portatu ginenez, opari bana eman ziguten.
Handik ateratzean, eta eguraldi ona egiten zuenez, Guggenheim museo aldera joan ginen umeen jolasetara. Han ere, oso ondo pasatu genuen. Azkenik, autobusara igo eta Sestaora bueltatu ginen.

video

2009/03/16

AGENDA 21: GURE KONPROMISOA

Aurten, gure gelako ikasleok ura aurrezteko konpromisoa hartu dugu.


Martxoaren 23an, "URAREN EGUNA" ospatuko dugu herrian, eta kaleetan zehar martxa bat egingo dugu gure konpromisoak erakusten. Hona hemen geurea. Gustatzen al zaizue?

2009/03/08

MUNDUKO MAPAK


GURE GEOGRAFIA EZAGUTU



Ea dakizun autonomia bakoitzaren izena, hiriburua eta non dagoen kokatuta. AURRERA!!

Gero, beste mapak ikusi eta ikertu gehiago ikasteko.