2009/03/28

FORU JAUREGIA

Martxoaren 27an, 4. Mailako ikasle eta andereñoak Bizkaiko Aldundiaren Jauregia ikustera joan ginen. Goiz iritsi ginenez, lehenago Foru Liburutegia ikusi genuen, kanpotik. Oso gauza bitxia iruditu zitzaigun, beiratez beterik dago eta liburuak kaletik ikusten dira-eta. Gero, Foru Jauregian sartu ginen eta bertan, neska batek areto batzuk erakutsi zizkigun eta erretratuak, pinturak, freskoak, beirateriak... azaldu zizkigun. Honela, gure Lurralde Historikoaren historia hobeto ikasi eta ulertu genuen. Amaieran, eta oso ondo portatu ginenez, opari bana eman ziguten.
Handik ateratzean, eta eguraldi ona egiten zuenez, Guggenheim museo aldera joan ginen umeen jolasetara. Han ere, oso ondo pasatu genuen. Azkenik, autobusara igo eta Sestaora bueltatu ginen.

No hay comentarios: