2009/05/31

KUETOKO XV. ESKU-LAN AZOKA

Aurreko ostegunean, maiatzaren 28an, Eskolako XV. ESKU-LAN AZOKA (AZOKA TXIKIA) ospatu genuen.
Aurtengo produktuak, pankartak eta iragarkiak oso politak ziren (beti bezala), eta oso salmahai erakargarriak jarri genituen.
Eguraldia ere gure alde egon zen eta arratsalde ederra izan genuen. Asko gozatu genuen guztiok, ikasleak, irakasleak, familiak... Dena saldu genuen eta, aurreko urteetan bezala, lortutako dirua behar dutenen artean banatuko dugu.

Poster honetan daukazue AZOKA prestatzen hasi ginenetik ospatu arte egin ditugun ekintza guztiak. Dena ikusteko leku guztietan klikatu, beldurrik gabe.

No hay comentarios: