2010/03/13

ONCE LEHIAKETAN PARTE HARTU DUGU

Aurten, beti bezala, ONCE Lehiaketan parte hartu dugu. Pertsona minusbaliatuei buruz hitz egiten duen eskola lehiaketan.

Badakigu zeintzuk diren pertsona minusbaliatuak: Zentzumen bat, ikusmena edo entzumena adibidez, erabili ezin duten, gurpil-aulkietan ibiltzen diren, edota Down sindromea duten pertsonak besteak beste.
Lehiaketa honetan parte hartzea pertsona horiei elkartasuna adierazteko modu bat da. Eta, zergatik adierazi behar zaie elkartasuna? Gu bezalako pertsonok mundua apur bat aldatuko balitz, beraiek orain topatzen dituzten baino eragozpen gutxiago, zailtasun gutxiago topatuko lituzketela jakin dezagun beraientzako beharrezkoa delako.

Aurtengo lana oso atsegina izan da. Kontakizun batzuk irakurri ditugu eta gero, izenburua asmatu eta azalaren diseinua egin dugu.
Begiratu zer politak atera zaizkigun!!

No hay comentarios: