2010/04/16

ONCE LEHIAKETAN....TXAPELDUNAK!!!


Aurten ere ONCE lehiaketan “Superamos barreras cada día” parte hartu dugu.
XXVI deialdiaren proposamena zera izan da: Liburu baten azala diseinatu.
Urtero bezala, gogoz ekin diogu lanari gure lanak txukun eta politak aurkezteko. Lehenengoz, proposatu dizkiguten istorioak irakurri ditugu etxean eta klasean. Ipuinak komentatu ondoren, gehien gustatu zaiguna aukeratu, izenburua asmatu eta azalaren diseinua egin dugu.
Eta.... gure gelako talde bat (SUPERLOROAK) Bizkaiko txapelduna izan da A kategorian.
Maitane, Adrian, Cristian, Leire eta Cristina....ZORIONAK! Lan bikaina egin duzue.