2010/05/26

KUETOKO XVI ESKU-LAN AZOKA

Maiatzaren 27an KUETOKO XVI. ESKU-LAN AZOKA ospatu genuen eskolan. Aurten, gure gelako ikasleok ahozapitakoak egin eta salgai jarri genituen. Betiko moduan, guztiak saldu genituen, eta irabizitako dirua behar dutenentzako izango da. Azoka ospatu baino lehen oso lanpeturik ibili ginen produktuak egiten eta dena ondo ateratzeko gauzak prestatzen. Iragarki politak asmatu genituen eta eskolako leku guztietatik jarri genituen.



2010/05/09

POWERKUETO LEHIAKETAN PARTE HARTU DUGU

Urtero bezala, 3. Mailako ikasleok ipuin bat aurkeztu dugu POWERKUETO lehiaketan.
Eskolako IKT departamentutik ipuin bat asmatu eta Power Point batean aurkeztea eskatu digute. Guk, Hizkuntza arloan asmatu eta idatzi dugu ipuina eta gero, informatika saioetan, Power Point bat egin dugu.
Honela geratu zaigu. KLIKATU

PELLO AÑORGAREKIN EGON GARA

Maiatzaren 7an Pello Añorga Kueto eskolara etorri zen eta oso arratsalde polita pasatu genuen berarekin.
Saioan gauza pilo kontatu zigun eta joan baino lehen 3. mailako neska-mutiloi bere autografo eta lelo polit bat utzi zigun oroigarri.

2010/05/05

BARATZEAN, NIRE LAGUNEKIN


Gure baratzeko lagunekin asko gozatu dugu aurten beren historio eta pasadizo politak irakurtzen.

Denak desberdinak garela eta besteon izaera errespetatu behar dugula eta arazoak nola konpondu irakatsi digute.

Orain, beraiekin ondo pasatzen jarraituko dugu.

Jolastera!!