2010/06/09

OPORRETAN BIRPASA TXIKI BAT

oporrakempty


Oporretan gaude eta gozatzeko ordua da, bai. Baina, eguna oso luzea denez eta denetarik egiteko astia daukagunez, oso komenigarria da birpasa txiki bat egitea, jolastuz, hori bai!!

Aurrera neska- mutilok, oso dibertigarria da!!

ONCE LEHIAKETA: LAN GUZTIEKIN MOSAIKO EDER BAT EGIN DUTE.

ONCE LEHIAKETAN parte hartu genuenok sari polit bat jaso dugu, zera da, gure lan guztiak mosaiko eder batean bildu dituzte.


Klikatu hemen, ikusi eta zure lana bilatzen gozatu!!! Polita eta dibertigarria, benetan!!!

2010/06/08

METRORA JOAN GARA BISITAN

Ekainaren 8an metroa ikustera joan ginen. Oso bisita interesgarria izan zen. Metroren bagoietan bidaiatuz gain, gidariaren kabinan ere joan ginen. Zein ondo ikusten den trenbidea handik!!!
Sestaoko geltokian, Yolanda deitutako andereño bat zegoen gure zain. Bertan tren-txartel bana eman zigun eta lehenengo arauak azaldu zizkigun. Trenean sartu ginen eta Sarrikoraino joan ginen. Hango geltokia oso berezia da ehunzango baten itxura duelako. Gero, Bilboraino joan ginen eta handik metroko bulegoetara. Metroari buruzko hainbat gauza interesgarri kontatzen zuen pelikula ikusi eta gero, BURMUINA ikustera joan ginen. Hori bai dela interesgarria!! Handik kontrolatzen da den-dena.
Yolandak galdetu zizkigun gauza batzuk eta dena jakin genuen adi-adi egon ginelako. Orain badakigu ondo bidaiatzen metroan, arau guztiak errespetatzen.
Begira, begira, zein ondo pasatu genuen!