2010/06/08

METRORA JOAN GARA BISITAN

Ekainaren 8an metroa ikustera joan ginen. Oso bisita interesgarria izan zen. Metroren bagoietan bidaiatuz gain, gidariaren kabinan ere joan ginen. Zein ondo ikusten den trenbidea handik!!!
Sestaoko geltokian, Yolanda deitutako andereño bat zegoen gure zain. Bertan tren-txartel bana eman zigun eta lehenengo arauak azaldu zizkigun. Trenean sartu ginen eta Sarrikoraino joan ginen. Hango geltokia oso berezia da ehunzango baten itxura duelako. Gero, Bilboraino joan ginen eta handik metroko bulegoetara. Metroari buruzko hainbat gauza interesgarri kontatzen zuen pelikula ikusi eta gero, BURMUINA ikustera joan ginen. Hori bai dela interesgarria!! Handik kontrolatzen da den-dena.
Yolandak galdetu zizkigun gauza batzuk eta dena jakin genuen adi-adi egon ginelako. Orain badakigu ondo bidaiatzen metroan, arau guztiak errespetatzen.
Begira, begira, zein ondo pasatu genuen!

No hay comentarios: