2011/10/30

SONIDOS Y LETRAS



JON

Jon mutil baldarra eta zikina da.
Jonek zortzi urte ditu eta bere adinerako handia da.
Gorputza argala du, ile motza dauka eta bere begiak normalak eta berdeak dira. Bere sudurra zuzena da, bere ahoa handia eta bere ezpainak meheak.
Kirola ez zaio gustatzean.
GALDER

2011/10/10

MASKOTA BAHITZAILEA

Klikatu irudian eta ipuin asko entzun eta irakurtzeko aukera izango duzu. Lehenengoa "Maskota bahitzailea" da, baina guztiak dira oso politak.


2011/06/03

BARRASKILOA ETA EGUZKIA

Bazen behin barraskilo bat basoan bizi zela. Barraskilo hori oso arroa zen bere oskola beste barraskiloena baino askoz politagoa zelako. Bere oskolaren koloreak oso bereziak ziren, eguzkiaren izpien azpian distiratzen zuen eta animalia guztiak liluraturik geratzen ziren halako edertasuna ikustean.
Egun batean, eguzkia lo geratu zen eta ez zen azaldu, orduan barraskiloaren oskolak ez zuen distiratzen. Barraskiloa oso triste geratu zen eta eguzkiarengana joan nahi zuen eguzkia esnarazteko.
Orduan, bere aitarengana joan zen eta esan zion:
- ¿Badakizu eguzkiarengana joateko bidea?
Eta aitak erantzun zion:
- Bai, badakit. Lehenengo basotik irteteko bidea topatu behar duzu, gero zubitik pasatu eta, azkenik, mendirik handieneraino igo.
Barraskiloa motxila eta iratzargailua hartu zuen eta bidaiari ekin zion.
Basotik irteteko hiru bide zeuden eta ezkerretik eta eskuinetik lehoiak zeuden, orduan erditik joan zen.
Gero, zubiraino joan zen eta zubia pasatzean irristatzen zuela konturatu zen. Orduan motxilatik trineo bat atera eta zubia pasatu zuen.
Mendiraino joatea bakarrik faltatzen zitzaion, eta mendira ailegatzean, eguzkia lotan zegoela konturatu zen.
Barraskiloak iratzargailua ipini zion eta eguzkia soinuagatik esnatu zen.
Geroztik, barraskiloaren oskola berriro distiratzen hasi zen.


ANDER URETA





2011/05/05

CHARLIEREN LAGUN BERRIA

CHARLIE BERE LAGUN BERRIAREKIN

Emanaldia amaitzean, Charliek barraskiloarengana joan zen eta esan zion:
- Barraskilo, nahi baduzu, nire hurrengo emanaldira eramango zaitut nirekin.
Orduan barraskiloak erantzun zion:
- Bai, zurekin joango naiz.
Biak autobusean sartu ziren eta bidaiatzen hasi ziren.
- Barraskilo, nire laguna izan nahi duzu? –galdetu zion Charliek barraskiloari.
Eta barraskiloak Charlieri erantzun zion:
- Bai, zure lagunik onena izango naiz.
Autobusa beste herri batera ailegatu zen eta barraskiloak galdetu zion Charlieri:
- Charlie, karpa egiten lagundu ahal dizut?
- Niri berdin zait –erantzun zion Charliek.
- Bai, lagunduko dizut –esan zuen barraskiloak.
Biok batera karpa egin zuten eta oso lagunak egin ziren.

ANDER URETA

2011/05/04

EL SIGNIFICADO DE LAS PALABRAS



GORPUTZ GEOMETRIKOAK



FUMINO: NUESTRO NUEVO AMIGO

EL DRAGONCILLO FUMINO

Fumino tiene la piel verde como el prado verde, alas enanas y cola larga. Es un poco travieso cuando se enfada. Realmente es sincero y muy divertido. Al estornudar le sale humo por las narices.
Aunque se pelee con sus amigos siempre acaba ayudándoles o salvándoles la vida. Es un poco tímido pero un buen amigo.
Tiene patas pequeñas. Es como una tabla de surf enorme. Su nariz es como una corona y tiene lunares negros muy bonitos. Está siempre jugueteando porque es muy juguetón.

TEXTO: AGAPITO MAMBU

ILUSTRACIÓN: AXEL HERNAEZ

2011/04/05

URKIOLA 2011

Pasa den astelehenean, apirilaren 4an, 4. mailako ikasle guztiok Urkiolara joan ginen. Goizeko 9etan autobusean sartu ginen eta 10:30etan Urkiolara heldu ginen. Bertan, monitoreak ezagutu eta taldeak antolatu ondoren, ekintzak egiten hasi ginen: Lehenengoz, basora joan ginen. Zenbaki batzuk aurkitu eta galdeketa bete egin behar genuen. Gero, hamaiketakoa eta jolasteko denbora eman ziguten. Ondoren, mitologiari buruzko istorioak entzun eta gero, pertsonaia mitologikoen puzzleak osatu genituen taldeka. Azkenik, Urkiolako Parke Naturalari buruzko filme bat ikusi eta horri buruzko galdera batzuk erantzun genituen. Bidetik, mendiek osatzen duten Mariren silueta ikusi genuen. Hasieran ez zen ondo ikusten lainoa zegoelako, baina gero, oskarbitu zen eta primeran ikusten zen. Zelaian bazkaldu eta jolastu genuen, eta arratsaldeko 3etan autobusean sartu ginen Sestaora bueltatzeko.