2011/04/05

URKIOLA 2011

Pasa den astelehenean, apirilaren 4an, 4. mailako ikasle guztiok Urkiolara joan ginen. Goizeko 9etan autobusean sartu ginen eta 10:30etan Urkiolara heldu ginen. Bertan, monitoreak ezagutu eta taldeak antolatu ondoren, ekintzak egiten hasi ginen: Lehenengoz, basora joan ginen. Zenbaki batzuk aurkitu eta galdeketa bete egin behar genuen. Gero, hamaiketakoa eta jolasteko denbora eman ziguten. Ondoren, mitologiari buruzko istorioak entzun eta gero, pertsonaia mitologikoen puzzleak osatu genituen taldeka. Azkenik, Urkiolako Parke Naturalari buruzko filme bat ikusi eta horri buruzko galdera batzuk erantzun genituen. Bidetik, mendiek osatzen duten Mariren silueta ikusi genuen. Hasieran ez zen ondo ikusten lainoa zegoelako, baina gero, oskarbitu zen eta primeran ikusten zen. Zelaian bazkaldu eta jolastu genuen, eta arratsaldeko 3etan autobusean sartu ginen Sestaora bueltatzeko.