2011/06/03

BARRASKILOA ETA EGUZKIA

Bazen behin barraskilo bat basoan bizi zela. Barraskilo hori oso arroa zen bere oskola beste barraskiloena baino askoz politagoa zelako. Bere oskolaren koloreak oso bereziak ziren, eguzkiaren izpien azpian distiratzen zuen eta animalia guztiak liluraturik geratzen ziren halako edertasuna ikustean.
Egun batean, eguzkia lo geratu zen eta ez zen azaldu, orduan barraskiloaren oskolak ez zuen distiratzen. Barraskiloa oso triste geratu zen eta eguzkiarengana joan nahi zuen eguzkia esnarazteko.
Orduan, bere aitarengana joan zen eta esan zion:
- ¿Badakizu eguzkiarengana joateko bidea?
Eta aitak erantzun zion:
- Bai, badakit. Lehenengo basotik irteteko bidea topatu behar duzu, gero zubitik pasatu eta, azkenik, mendirik handieneraino igo.
Barraskiloa motxila eta iratzargailua hartu zuen eta bidaiari ekin zion.
Basotik irteteko hiru bide zeuden eta ezkerretik eta eskuinetik lehoiak zeuden, orduan erditik joan zen.
Gero, zubiraino joan zen eta zubia pasatzean irristatzen zuela konturatu zen. Orduan motxilatik trineo bat atera eta zubia pasatu zuen.
Mendiraino joatea bakarrik faltatzen zitzaion, eta mendira ailegatzean, eguzkia lotan zegoela konturatu zen.
Barraskiloak iratzargailua ipini zion eta eguzkia soinuagatik esnatu zen.
Geroztik, barraskiloaren oskola berriro distiratzen hasi zen.


ANDER URETA





No hay comentarios: